Aizkibel Epelde, Jose Francisco
Euskal bibliografo eta hiztegigilea (Azkoitia, 1798 - Toledo, 1865). Azkoitian jaioa, latina espainiera baino lehenago ikasi zuen. Erroman kalonje baten zerbitzuan jardun zuen eta kultura zabalaren jabe egin. Gero, Granada de Ega dukearen idazkari berezi gisa Europan zehar ibili zen bere heziera sakonduz. Euskaraz idatzitako liburuak bilatzeari ekin zion etengabe eta eskuratzen zuen bakoitzari buruzko azalpen zehatza utzi zuen bere De la Bibliografía y Literatura Bascongada izenburuko eskuizkribuan. Garibairen errefrauen iruzkin eta interpretazio lanaren ardura hartu zuen Espainiako Historiako Akademiaren gomendioz. Utzi zuen obrarik garrantzitsuena hiztegia da: Diccionario Basco-Español titulado Euskeratik Erderara biurtzeko Itztegia. Hiztegi honek Larramendi du iturburu nagusia eta bertan k, z eta g hizkiak beren gaurko balioarekin erabiltzen dira lehen aldiz Hegoaldean.
- aizaro
- aizina
- Aiziritze
- aizkatu, aizka, aizkatzen
- aizkatze
- Aizkibel Epelde, Jose Francisco
- Aizkirri
- aizkol-
- Aizkol
- aizkolari
- aizkolketa