Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

aitzin

iz. A. Kasu atzizkirik gabe. (Izen gisa). Aurrea. Etxe txikitxo aitzin zuri bat, lau haitz handiren erdian. Antzina hartu. || (Adizlagun gisa). Aurretik. Heldu aitzin: heldu aurretik. || (Beste izen batez elkartuta, lehen osagai gisa). ik. aitzinalde, aitzinsolas.
B. Leku-denborazko kasu atzizkiez. ik. aurre. || Aitzina. adlag. Aurrera. Aitzina iraganez gero. || Aitzinera. Aurrera. Beha ez dagoena aitzinera, lerra daite gibelera. (esaera). || Aitzinean. Aurrean. || Aitzinetik. Aurretik. Erregeren jauregi aitzinetik iragan. || Aitzineko. izlag. Aurreko. Aitzineko igandean.        
D. Aitzinez aitzin. Aurrez aurre. Aitzinez aitzin esan dio. || Aitzinago. Aurrerago. Aitzinago joan nahi duenarentzat.