Aitorkizunak
(Lat. Conffesiones). San Agustinen obra (393-401), hamahiru ataletan. Lehenengo bederatzietan bere bizitza kontatzen du —gaztaroa, errakuntzak, konbertsioa— Monika bere amaren heriotzera arte. Gainerakoetan Jainkoa, denbora, oroitzapena eta Genesiaren lehen bertsoen atalak ageri dira. v Orixeren itzulpena, Agustiñ Gurenaren Aitorkizunak (1956).