Agilar Kodes
Nafarroako udalerria (Lizarrako merinaldearen erdialdean). Mugak: iparraldean Kanpezu (Araba), Cabredo eta Genevilla, mendebaldean Azuelo, ekialdean Marañón eta Lapoblación, eta hegoaldean Viana eta Aras. Altuera 731 m. 18,76 km2 eta 155 biztanle (agilartarrak). Hizkuntza, gaztelania. Euskara XI-XVI. mendeen artean galdu zen. Ekonomia jarduera nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarritzen da gehienbat. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago.