Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ager

(Lat. «Lur pila») Antzinako Erroman, hiria edo kanpamentua babesteko edo setiatzeko erabiltzen ziren gaiak: harriak, enborrak, lurra.  v  Ager Vasconum. (Lat. «Euskaldunen lurra») Erromatartzearen garaian, iristerrazak ziren eremuak. Duero arroa, Ebro ibaia eta Akitaniako arroa lotzen zituzten bideetatik gertu zeuden, eta bideei loturiko trukea garatu zen haietan. Alderdi horri kontrajarria, saltus vasconum delakoa bazterreko aldea zen, mendialdea, iristeko zaila eta usadiozko abeltzaintza sostengu nagusia zuena.