Marokoko hegoaldeko hiria eta portua, Ozeano Atlantikoaren ertzean. 245.860 biztanle (1982an). Marokoko bigarren arrantza portua da. 1960. urtean lurrikara batek ia osorik suntsitu zuen hiria eta, berriro eraiki ondoren, gaur egun ageri den turismogune garrantzitsua bihurtu zen.