Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aduna

Gipuzkoako udalerria (Tolosaldea eskualdea). 1997ko datuen arabera, 311 biztanle. Hizkuntza banaketa 1996an: 279 euskaldun, 16 ia euskaldun eta 11 erdaldun. Industriak hartu dio erabat aurrea garai batean jarduera nagusia izan zen nekazaritzari. Industriaren garrantziaren eta biztanleen urritasunaren ondorioz, 1999an Aduna izan zen BPG (Barne Produktu Gordina) handiena izan zuen udalerria Gipuzkoan; hau da, aberatsena.