Adrià Acosta, Ferran
Kataluniar sukaldaria (Hospitalet de Llobregat, Bartzelona, 1962). Azken urteotako munduko sukaldaririk onena da, aditu askoren iritziz. Sukaldaritza-teknika berriak asmatu ditu, hala nola “dekonstrukzioa” eta “esferifikazioa”, eta hori dela eta, sukaldaritzaren alkimista deitzen dute. Egun, El Bulli (Roses, Girona) jatetxeko sukaldari-burua da. Hainbat liburu idatzi ditu eta hitzaldiak ematen ditu munduan zehar. Sari asko irabazia da eta 2007ko abenduan Doctor Honoris Causa izendatu zuten Bartzelonako Unibertsitatean.
- adreri
- adret
- adrezia
- adrezu
- Adria
- Adrià Acosta, Ferran
- Adriana
- Adriano
- Adrianopolis
- Adriatikoa, Itsaso
- adriatiko