adopzio
iz. Zuz. Norbait seme edo alabatzat hartzea. Oso legedi zaharretan agertzen da zuzenbide irudi hau: Hammurabiren Legedian, Egiptokoan, Indiakoetan. Adopzioak bi helburu izan ditu nagusiki: antzina, helburu politikoa, seme edo alabarik ez zuen leinua ez iraungitzea. Eta geroago onginahizkoa, adoptatzen dena babestea.