Adolfo Federiko
Suediako erregea, 1751 - 1771 bitartean (Gottorp, 1710 - Stockholm, 1771). Holstein-Gottorpeko dukearen semea. Suediako printze izendatu zuten (1743) Errusiaren eraginari esker, eta errege zortzi urte beranduago. Bere emaztearen esanetara ibili izan zen beti; ez zuen inolako indarrik izan Suediako politikaren barruan. Bera hil zenean bukatu zen «askatasunaren garaia» Suedian, Gustavo III.ak, bere semeak, erregearen erabateko agintea ezarri baitzuen berriro.
- adoba
- adobatu, adoba, adobatzen
- adobatze
- adokin
- Adolfina
- Adolfo Federiko
- Adolfo Nassaukoa
- Adolfo, San
- Adonai
- adondo
- Adoniak