Adickes, Erich
Alemaniar filosofoa (Lesum, Hannover, 1866 - Berlin, 1928). Irakaslea izan zen Münsterko eta Tubingako unibertsitateetan. Neokantismoaren jarraitzailea, eragin handia izan zuten harengan Wundtek, Paulsenek eta Vaihingerrek. Kanten lanen argitalpenean parte hartu zuen, eta filosofo horri buruzko lan ugari eman zuen argitara: Kanten sistematika sistemaren faktore eratzaile moduan (1887), Bakoitzaren niaren zeresan bikoitzari buruzko Kanten dotrina (1929).