adar (ada-)
iz. Zenbait animaliak bekoki aldean dituzten hezurrezko luzakinetako bakoitza. || Irud. Barakuiluaren adarrak. Ilargiaren adarrak. || Herr. Adarrak izan, ipini, eraman (senarrari edo emazteari): engainatu. Emaztearen gaitzez zikira zedina, adarrekin ehortz zedin (esaera). || Adar hustu eta zulatua, musika-tresna bezala erabiltzen dena. || Herr. Adarra jo: harpa jo. Niri behintzat ez didazu adarrik joko! || Adar hustua, musika tresna edo ontzi bezala erabiltzen dena. || Adarkia. || Zuhaitzaren enborretik ateratzen diren besoetako bakoitza. ik. adar. || Hed. Gorputz adarrak: besoak eta zangoak. || Irud. Zenbait gauza banatzen diren zatietako bakoitza. Erakundearen bi adarrak. || Ohe adarrak: ohe sabaiari eusten diotenak, bereziki burukoez bestaldekoak. || ik. ostadar. v Zool. Abelgorrietan eta ardi-ahuntzengan, kopeta-hezurretik ernetzen diren luzakinak dira adarrak; adarkizko zorro batez estaliak izaten dira; era honetako adarrak betirako izaten dira, puskatzen badira berriro hazi badaitezke ere. Oreinengan eta mota bereko abereengan ez dago adarkizko zorrorik eta hezur apofisia larruz estalita dago; mota honetako adarrak urtero erortzen eta berritzen dira. Tankera ugariak hartzen dituzte.