Adami, Valerio
Italiar pintorea (Bolonia, 1935). Figurazio Berria izeneko mugimenduko kidea da. 1955ean Parisa jo zuen eta han ezagutu zituen Matta eta Lam. Obra ezagunak ditu, besteak beste, Sandwicharen ordua (1963), Alizia indarkeriaren herrian izeneko saila, eta Alpinista (1973). Théâtre du Châteleteko galeria margotu zuen 1989an. 1970eko hamarraldiaren amaieran bere pintura urbanoen erakusketa handia egin zuen Parisko Arte Modernoko Museoan, eta 1985ean Pompidou Zentroak bere obraren atzera begirako erakusketa eskaini zuen.
- adakitze
- adaktilo
- Adalberta
- Adam, Robert
- Adam, Theo
- Adami, Valerio
- adamiko
- adamina
- adamismo
- adamita
- Adamov, Arthur