Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ada

Informatikan, programazio hizkuntza bat, 1970eko hamarraldiaren bukaera aldera Estatu Batuetako Defentsa Sailaren zuzendaritzapean (DOD) diseinatutako prozeduretan oinarritzen dena. Informatikaren munduan aitzindaria izan zen Augusta Ada Byron Lovelaceko kondesaren omenez eman zitzaion izena. Pascal-etik abiaturik garatu zen, eta hedadura semantiko eta sintaktiko garrantzitsuak erantsi zituen, eginkizun ugari aldi berean bete ahal izatea kasu.