abisal
izond. Geogr. Itsasoaren sakontasunari dagokionez, eguzkiaren argitasuna iristen ez dena. Bi maila bereizten dira: abisala bera, 2.000 metrotatik 6.000-7.000 metro ingururaino iristen dena, eta abisalaz haraindikoa edo hadala, 7.000 metrotatik beherakoa. v Ingurune abisalaren ezaugarriak urak mugimendurik ez izatea, tenperatura eta gatz-maila ez aldatzea, eguzkitiko argirik ez iristea eta horrenbestez landare autotroforik ez izatea dira. Horren ondorioz, bertan bizi diren animaliak elikadura mota berezietara egokituak dira: saprofagoak eta haragijaleak, arrainak eta zefalopodoak batez ere.