Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Abidos

Antzinako Egiptoko hiria, Tebastik ipar-mendebaldera. Egipto osoko erlijiogunerik garrantzizkoenetakoa izan zen. Lehenengo bi dinastietako faraoien hilobiak aurkitu dira bertan. Hiriko lehenengo jainkoa Khenti-Amentiu jainko-txekorra izan zen, baina V. dinastiatik aurrera Osirisen gurtza zabaldu zen, eta Abidos bihurtu zen gurtza horren gune nagusia.