abesta
iz. Antzinako persiarren liburu sakratuen izena. v Historia. Abesta liburua, garai eta idazle askoren lanez osatua dago. Sapur II. erregearen garaian (310-379) bildu ziren guztiak eta eman zitzaien gaur duten idazkera. Tradizioak dioenez, Zaratustrak idatzia da, eta Kavi Vistaspa, haren babesleak 12.000 idi larrutan urrezko letraz idatzarazi zuen. Gaur egun duen erredakzioan, jatorrizkoaren laurdena besterik ez dela jasotzen uste da.