Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Abenzerraje

(Arab. Banu Siray). Granadako erreinu musulmaneko familia, XV. mendeko politikan garrantzi handiko eginkizuna izan zuena. Familia honek jasaniko hilketak (36 kide hilik) eman dio bere izena Alhambrako Abenzerrajeen Gelari, nahiz eta tragediaren kokalekua guztiz zalantzazkoa den.