Abaraska Euskara Elkartea
Pasaiako (Gipuzkoa) euskara elkartea. 2000ko ekainean sortu zen Trintxerpe eta San Pedron euskararen normalizazioa bultzatzeko helburuaz. Mintzalaguna proiektua, dantza ikastaroak bideratu ditu Abaraska Euskara Elkarteak, besteak beste. Haur eta gazteei zuzendutako ekimenak bultzatzen ditu, batik bat, eta aisialdiko talde bat ere sortu du. 80 kide ditu elkarteak.