Abanto Zierbena
Bizkaiko udalerria (Ezkerraldea eskualdea). Abanto y Ciérvana/Abanto Zierbena du izen ofiziala. 1997ko datuen arabera, 8.834 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gehiago. Hizkuntza banaketa 1996an: 1.046 euskaldun, 1.349 ia euskaldun eta 5.885 erdaldun. Meatzaritza eta arrantza izan badira historian zehar jarduera ekonomiko nagusiak, egun industriak eta zerbitzuek hartu diete horiei aurrea. Portu eta hondartza berriak erabat aldatu dute azken urteotan herria.