Abakanowicz, Magdalena
Poloniar artista (Falenty, 1930). Aristokrata familia batean jaio zen eta Bigarren Mundu Gerraren eta Gerra Hotzaren gertakari gogorrenak bizi izan zituen. 1950-1954 bitarteko urteetan Varsoviako Arte Ederretako eskolan ikasi zuen, eta pinturaren munduan sartu zen. 1962an Maria Laskiewicz eskultoreak Lausannako Tapizen Nazioarteko Bi Urteko erakusketarako proposatu zuen Abakanowicz eta Forma zurietako konposizioa lanarekin aurkeztu zen. Haren lanak berehala izan zuen arrakasta, izan ere, bere erliebe formek hautsi egiten zuten frantses tradizioa. Aipagarriak dira materialarekin egin zituen berrikuntzak eta lortzen zituen kontrasteak. 1970eko hamarraldiaren hasieran, ordea, soketan oinarritu zen haren lana. 1973. urtetik aurrera gai landu gabeak erabili zituen bere eskulturetan: zaku ehunak, jutea, sisala. Teknika aldaketa horrekin aldi berri bat hasi zuen, Alterazioak (1973-1982) lanak erakusten duenez. 1985. urtetik aurrera, ustel daitezkeen gaiak baztertu gabe, aire libreko eskultura handiak egiten hasi zen, brontzea, harria eta zura erabiliaz; hogeita hamar irudi osatu zituen brontzez (Katarsis). 1986-1991 urteen bitartean Jendetzak saila osatu zuen, berrogeita hamar-hirurogei irudi azefaloz osatua. Zenbait urte eta gero, lan erraldoiak egin ditu: Dragoiaren espazioa (1988, Seuleko olinpiar parkerako). Abakanowiczek, oinarrian, lan originala osatu du, ezin sar daitekeena joera eta moda jakinen barruan.
- abaildu 1
- abaildu 2, abail, abailtzen
- abaildura
- abaka
- abakando
- Abakanowicz, Magdalena
- abakari
- abako
- abal
- abal emaile
- Abaltzisketa