Abai Kunanbaev
Ibragim deitua, kazakherazko olerkari errusiarra, Kazakhstango literatura nazionalaren sortzailea (Shingis mendiak, 1845 - Jidebay, Kazakhstan 1904). Errusiako literaturako idazlerik handienen obrak kazakherara itzuliz hasi zen; aurrerago, bere herriko folklorean oinarrituriko olerkigintza landu zuen. Literatura eskola bat sortu zen bere inguruan.