Hiriaren sorreratik esan nahi duen latinezko esapidea. Urteak kontatzerakoan, erromatarrek hiriaren (Erroma) fundazioa hartzen zuten abiaburutzat: K.a. 753. Tito Livio hitz horiez baliatu zen bere obra historikoaren izenbururako: Ab urbe condita libri.