Departamento de Cultura y Política Lingüística

sansculotte

(Eusk. “galtza [motzik] gabekoa”). iz. Frantziako Iraultzaren aldeko herri klaseetako kidea. v Izena aristokraziak manifestariak adierazteko erabili zuen erdeinuzko esamoldetik dator, goi klaseek jazten zituzten belaun azpirainoko galtza motzak (culotte) ez baitzerabiltzaten iraultzaileek. Galtza luze arraiadunak ziren herriko semeen jazkeraren ezugarria, carmagnole-arekin batera (jaka motza). Sansculotte gehienak gizarte maila apalenetako kideak ziren, nahiz eta Izu Garaian funtzionario publikoek eta gizon ikasiek ere beren burua hala izendatzen zuten. Girondarren aurkako zapalkuntza bideratu zuten sansculotte haiek 1793ko maiatza-ekainean, eta eragin handia izan zuten Izuaren Garaian. Robespierre-ren heriotzaren ondoren (1794ko uztaila), bidea guztiz eragotzi zieten eta izena bera ere debekatu zuten. Sans-culottides izena eman zitzaien iraultzaren garaian errepublikar egutegiko azken bost egunei. Egun haietan ospatzen ziren Errepublikako jai handiak.