Departamento de Cultura y Política Lingüística

Samory Turé

Sudango buruzagia (Sanankoro, Niger Garaia, egungo Mali, 1837 - N’Djolé, 1900). Merkataria zen eta 1870. urtean Bisanguduko buruzagi hautatu zuten. Sanankoron ezarri zuen hiriburua, Kankan-go hiria hartu zuen eta estatu bat eratu zuen Uasulu-n. Frantsesen mende zeuden, ordea, iparraldeko eta hegoaldeko estatuak eta Niger eta Senegal Garaiaren artean burdinbidea eraikitzeko ahaleginetan ari ziren. Samory-k Niger zeharkatu zuen frantsesei aurre egiteko, baina 1882. urteko gudua galdu ondoren bi hitzarmen sinatu behar izan zituen (1886 eta 1887) eta Tinkissoren eta Niger Garaiaren arteko lurraldea utzi behar izan zuen. Frantsesek, hala eta guztiz ere, gotorleku bat eraiki zuten Sikiri-n, Samoryren haserrea piztuko zuena. Archinard koronel frantsesa Segu-ko erresumaz jabetu zen (1890-1891) eta Samory-ren aurka abiatu zen (1891-1898). Frantsesek Kankan hartu zutenean, Boli Kostara erbesteratu zen Samory lehenik eta Liberiara ondoren. Han atxilotu eta Gabon-a atzerriratu zuten 1898an.