Rossetti, Christina Georgina
Ingeles poeta eta idazlea, William Michael Rossettiren arreba (Londres, 1830 - Londres, 1894). Erlijioan zuen fedea eta bizitzaren maitasuna agertzen dute bere poesia lanek. Anaiek sortu zuten The Germ aldizkarian plazaratu zituen lehen poesia lanak. Ondoren argitaratu zituen Goblin Market (1862, Iratxoaren azoka), The Prince’s Progress (1866, Printzearen bidaia) poesia bildumak eta Monna Innominata aldizkarian ezagutarazitako sonetoak (1894). Haurrentzako ipuinak ere idatzi zituen (1872, Sing-Song).