Departamento de Cultura y Política Lingüística

primulazeo

izond. Bot. Kotiledoi biko landareen ordenako izen bereko familiako landareez esaten da. Belar landareak dira gehienak; lore-hosto askeak dituzte, lore hermafrodita erregularrak eta fruitua kusku formakoa, bi hazi edo gehiagorekin. Hogeita hamar bat generotan biltzen diren zortzirehun mota baino gehiago hartzen ditu primulazeoen familiak. Aipagarriak dira Primula eta Cyclamen, apaintzeko lantzen direnak batik bat. Herrialde epeletan eta hotzetan hazten dira.