Departamento de Cultura y Política Lingüística

Prieur, Pierre Louis

(Prieur de la Marne izenaz ezaguna). Frantses politikaria (Sommesous, Champagne, 1756 - Brusela, 1827). Ezker muturreko iraultzailea. Diputatua izan zen Konbentzioan; Defentsa batzordeko eta Salbamen publikoko batzordeko kide izan zen (1793). III. urteko montagnard-en matxinadan parte hartu zuelako salaketa egin zioten eta ezkutuan ibili behar izan zuen IV. urteko amnistia onartu zen arte. Erregearen kontra agertu zela eta, erbestera alde egin behar izan zuen 1816an.