Departamento de Cultura y Política Lingüística

Preston

Ingalaterrako erdi-ekialdeko hiria eta Lancashireko konderriko hiriburua, Ribble ibaiaren ertzean, Lancasterko hiriaren hego-ekialdean, Irlandako itsasotik hurbil. 125.200 biztanle. Oso errepide eta burdinbidegune garrantzitsua eta Lancashireko administraziogune nagusia da. Merkataritza eta industria (ehungintza, burdinbide gaiak, janari industria, mekanika, kimika industria, aeronautika) dira ekonomia jarduera nagusiak. Han garaitu zituen Cromwell-ek eskoziarrak (1648). Britainiarrek, berriz, jakobinoen aurkako gudua irabazi zuten Prestonen 1715ean.