Departamento de Cultura y Política Lingüística

Preneste

(Lat. Praeneste). Lazioko antzinako hiria, Tibur-ko (egungo Tivoli) hiriaren hegoaldean. Hiri oparoa zen jadanik K.a. VIII. mendean. K.a. 338. urtean Erromaren aliatu egin zen. Kolonia militar bihurtu zen K.a. I. mendean; galtzada batek lotzen zituen garai hartan Preneste eta Erroma, eta hara joaten ziren erromatar aberatsak atseden hartzera. Garaipen sonatua lortu zuen han Garibaldik 1849. urtean.