Departamento de Cultura y Política Lingüística

Poza, Juan Bautista

Bizkaitar elizgizona eta idazlea (Bilbo, 1588 - Ekuador, ?). Jesuita zen. Latina menderatzen zuen arren filosofia, teologia eta idatzi sakratuak gaztelaniaz irakasteko eskubidearen aldekoa izan zen. Obra nagusiak: Compendium rhetorica, Práctica de ayudar a morir (hainbat hizkuntzatara itzulia), Cognatio cantabrica, Memorial de los jueces de la verdad y del crimen, Información y defensa de los milagros, virtudes y méritos que tiene para ser canonizado el santo cardenal y arzobispo de Toledo Fray Francisco Ximénez de Cisneros, Primeras lecciones eta Respuesta a la geometría especulativa y práctica de los planos sólidos que imprimió el P. José Zaragoza. Eluciderium del parae obraren ondorioz, Inkisizioak zigortu eta Jesusen Lagundiak Ekuadorren zuen komentu batera erbesteratu zuen eta han hil zen.