Departamento de Cultura y Política Lingüística

Pouillet, Claude     

Frantses fisikaria (Cusance, 1791 - Paris, 1868). 1837. urtetik Zientzien Akademiako kide izan zen. 1838. urtean Sorbonneko fisika katedraduna izan zen. Eguzkiak urteko sasoi bakoitzean bidaltzen duen berotasuna neurtu eta zehaztu zuen. Lan nagusia da: Éléments de Physique expérimentale et de métérologie (1827, Fisika esperimentalaren eta metereologiaren elementuak).