Departamento de Cultura y Política Lingüística

Pottier, Eugène

Frantziar politikaria eta poeta (Paris, 1816 - Paris, 1887). Lehenengo Internazionaleko kide zen eta Komunako kide hautatu zuten. 1871. urtean Ingalaterrara eta gero Estatu Batuetara ihes egin zuen eta 1880. urtean itzuli zen Frantziara amnistia baten ondorioz. Iraultza kantuak izenburupean bildu dira haren poesia nagusiak (1887). Harena da orobat Internazionala kantua (1871).