Departamento de Cultura y Política Lingüística

petxenego

iz. Etnogr. Itsaso Beltzaren iparraldeko estepetako turkiar herri bateko kidea. VI-XII. mendeen artean bizi izan ziren petxenegoak eta X. mende inguruan Don eta Danubio ibaien arteko lurraldeak beren mende izan zituzten. X. mendean Kiev-eko erregeen kontra borrokatu ziren eta Bizantzioko inperioaren kontrako ekinaldiak egin zituzten; 1034. urtean Kiev-eko Yaroslav-ek garaitu zituen eta 1091n bizantziarren mende geratu ziren eta ia erabat desagertu ziren.