Departamento de Cultura y Política Lingüística

Numantzia

(Lat. Numantia). Antzinako zeltiberiarren hiria, Duero ibaiaren ezkerraldeko ertzean, egungo Soriatik gertu.  v  Hirurogei urtez hiria konkistatzen saiatu ondoren, Erromak Eszipion Emiliano bidali zuen K.a. 134. urtean. Honek hiria inguratu zuen eta zortzi hilabeteren buruan numantziarrak errenditu egin ziren. Augustoren garaian erromatarrek hiri berri bat eraiki zuten, eta honen aztarnak dira Pgaur egun gordetzen direnak. Erromatarren garaiko keramika ezaguna.