Departamento de Cultura y Política Lingüística

nukleosido

izond. Biokim. Base nitrogenatu baten eta pentosa baten arteko lotura kimikoz eratua den gai organikoaz esaten da. Basea purikoa edo pirimidikoa izan daiteke, eta pentosa erribosa edo desoxirribosa, erribonukleosidoak edo desoxierribonukleosidoak eratuz. Nukleosidoak azido nukleikoen hidrolisi bidez ere lortzen dira. Nukleosido ezagunenak adenosina, zitina, guanosina eta uridina dira. Nukleosido baten esterifikazioz nukleotido bat lortzen da.