Departamento de Cultura y Política Lingüística

Nu, U

Birmaniar politikaria (Wakema, 1907). Birmaniaren burujabetasunaren alde borrokatzeagatik ingelesek atxilotu egin zuten (1941). Japoniarrak Birmanian sartu zirenean (1942) askatu zuten. Kanpo Arazoetako ministroa (1943-1945) eta Propagandako ministroa (1944-1945) izan zen. Bigarren Mundu Gerra bukatzean Faxismoaren Aurkako Liga sortu zuen Aung San jeneralarekin eta Birmaniaren burujabetasun osoa eskatu zuten. Aung San jeneralak 1947ko urtarrilaren 7an Londresen sinatu zuen burujabetasun ituna 1948ko urtarrilean jarri zen indarrean, baina bitartean Aung San hil zuten eta U Nu bilakatu zen Batzar Legegile eratu berriko lehendakari. Gobernuko buru izan zen 1948-1958 bitartean, Ne Win-ek estatu kolpea jo arte. Gero ere bi bider izan zen gobernuko buru, 1960an eta 1988an, eta beste hainbat bider egon zen atzerrian eta kartzelan. Parlamentuzko aginpidearen eta sozialismo bigunaren aldekoa zen.