nominalismo
iz. Fil. Ideia orokor, abstraktu eta unibertsalen izatea ukatzen duen filosofia dotrina, esanahi abstraktua biltzen duen kontzeptua izen soil bat, hitz huts bat, besterik ez dela dioena. Horren arabera, soilik izena duten banakoek eta gauza konkretuek dute izatea, aurrena izatea baita eta gero izena. Ideia orokor abstraktuek, aldiz, izena hartu ondoren dute izatea. Nominalismoa idealismoari eta errealismoari kontrajartzen zaie. XI. mendean sortu zen, baina Gilen Ockhamgoak indarberritu zuen XIV. mendean. Filosofia modernoan ere badirau nominalismo joera, enpirismoan batez ere.