Departamento de Cultura y Política Lingüística

nokturno

iz. Mus. Gaua idaroki edo gogorarazten duen musika lana. XVIII. mendean nokturno-a toki agerietan jotzen zen musika tresnetarako serenata mota zen, gehienetan haize tresnetarako idatzia. Haydn-ek, Mozart-ek eta Schubert-ek idatzi zituzten nokturnoak. XIX. mendean ahotserako nokturnoa landu zen erromantzaren eraginez (Asioli, Blangini eta Brahms) eta pianorako nokturno erromantikoa, J. Field-ek idatzi zuena lehendabizikoz eta Chopinek gero. Italiar kutsua duen erromantza da, laguntza arpegiatuarekin. Liszt-ek lied sinfonikorantz eraman zuen nokturnoa eta Schumann-ek, berriz, intermezzo-aren tankera eman zion. Nokturno sinfoniko berria (Debussy, Falla), apaindurazko poema sinfonikoa da, XVIII. mendeko gaueko serenatarekin zerikusia duena.