Departamento de Cultura y Política Lingüística

NKVD

(Errus. Narodnyi Kommissariat Vnutrennikh Diel. Eusk. «Barne Arazoetarako Nazio Batzordea»). 1934an Sobietar Batasunean GPU erakundearen ordez segurtasun arazoetarako sortutako polizia politikoa. Hiru zuzendari izan zituen: Iagoda (1934-1936), Iejov (1936-1938; 1939an herio zigorra eman eta hil egin zuten) eta Beria; garrantzi handiko zeregina izan zuen Stalinek agindutako atxilotze eta hilketetan. 1946an desagertu zen eta haren eginkizunak MVD eta KGB erakundeen esku geratu ziren. Beriak polizia politikoaren buru izaten jarraitu zuen 1953 arte; urte horretan herio zigorra ezarri eta hil egin zuten.