Departamento de Cultura y Política Lingüística

nitrato

iz. Kim. Bere molekulan NO3- ioi bat edo gehiago dituen gaia. Azido nitrikoaren gatzak edo estereak dira. Beraz, nitrato organiko eta inorganikoak daude; lehenengoen artean ezagunak dira potasio nitratoa, sodio nitratoa (Txileko nitratoa), amonio nitratoa etab.; nitrato organikoen artean ezagunak nitroglizerina eta nitrozelulosa dira. Solido kristalizatuak dira, eta bismutilo nitratoa (BiO·NO3) eta gisako gatz basiko batzuk izan ezik denak urtzen dira uretan. Nitratoak berotuz gero, oxigenoa askatu eta desegiten dira. Nitrato organiko askok eztanda egiten dute berotzen direnean edo elkar jotzen dutenean, nitroglizerinak bereziki. Hori dela eta gauza arriskutsua da erregaien inguruan jartzea. Izadian libre aurki daitezkeen sodio nitratoa eta potasio nitratoa izan ezik, beste guztiak industrian ekoizten dira. Nitrato alkalinoak, kaltzio nitratoa eta amonio nitratoa ongarri gisa erabiltzen dira nekazaritzan.