Departamento de Cultura y Política Lingüística

nihilismo

(Lat. nihil, “ezer ez”). iz. Fil. Edozein errealitateren existentzia eta, beraz, edozein balio ukatzen duen dotrina edo jokabidea. Erabateko eszeptizismoa adierazten duen filosofia molde hau Sokratesen garaikide zen Gorgiasek aldarrikatu zuen lehen aldiz.  v  XIX. mendeko filosofiari dagokionez, nihilismoa Schopenhauer-en pesimismoa eta borondatearen ukatzea adierazteko erabili da. Bestalde, Nietzsche-k XIX. mendeko sartaldeko zibilizazioaren balioen hondamenari ere nihilismo deritza.  v  Pol. XIX. mendean Errusian garatu zen higikundea. Filosofia klasikoa erabat ukatzen zuten eta, era berean, aginpideak oro arbuiatzen zituzten (estatua, eliza, familia). Ezarritako ordenaren aurkako jarrera horrek anarkisten atentatuetan esku hartzera bultzatu zituen zenbait nihilista, hasieran nihilismoa eta anarkismoa higikunde bereiziak baziren ere.