Departamento de Cultura y Política Lingüística

neurri

iz. A. Neurtzearen emaitza; neurketaren bidez finkatzen den tamaina. ik. izari. Harresiaren neurriak. Baina gure ezjakinaren neurria oparoegia da, guztiek dakitenez. Oinetakoa, apur bat erabiliz gero, moldatzen da, oinaren neurrira etortzen da. Bizitzaren neurrikoa izan du heriotza. || Hed. Hori egia da neurri batean. Ahal daitekeen neurrian laguntzeko. Nire jakite laburraren neurriko irakurgaiak. || Mota jakin bateko tamainak edo kopuruak neurtzeko erabiltzen den tamaina edo kopurua, neurketa oinarritzat hartzen dena. Lekoa bide neurri bat zen. Hitzaren antzinatasuna eta hedadura hartzen baditugu neurri. || Orobat, horretarako erabiltzen den tamaina jakineko ontzia. Hiru neurri irinetan nahasia. || Egokitzat, normaltzat hartzen den kopuru edo tamaina jakina. Guztiak du bere neurria. Gauzak bere neurritik ateratzea: bere onetatik ateratzea. Neurri gabe edaten duenak. || Gehiegikeriarik eza; gehiegikerietatik urruntzen denaren jokabidea edo bertutea. ik. neurritasun. Ez zitzaion atsegin erromantikoen bigunkeria ozena, edozein nabarmenkeriatik itzuri dabilen klasikoaren neurria baizik. Ausarki, baina zentzuz eta neurriz jokatzen badakigu. || Lortu nahi den helburuaren arabera aritzeko modua. ik. bide (3). Agintariek pentsatu dute neurri estuak hartzea, samingarri da kamioetan hainbeste jende galtzea. || Doinuaren hainbat zati berdinetako banaketa, erritmoaren oinarri gertatzen dena. Bertsoak, musikak ez ezik, berezko du neurria. || Neurtitzak izan behar dituen silaba klase eta zenbatekoa. Lizardi bera ere hizkera eta neurri herrikoiagoen atzetik zebilen azken aldera. B. Neurtu aditzaren era burutu zaharra. Indarrak behar ditugu guk neurri. || Neurri izan. Zapata hori neurri duzu.  v  Neurri sistema. Fisika magnitudeak neurtzeko erabiltzen den banako multzoa. Magnitudeak zehazteko erabiltzen diren banakoen arabera sailkatzen dira neurri sistemak: 1) C.G.S.: zentimetroa, gramoa, segundoa; 2) M.K.S. edo Giorgi-ren sistema: metroa, kilogramoa, segundoa; 3) M.Kp.S.: metroa, kilopondioa, segundoa (ingeniaritzan erabilia, batez ere). 1954an, Pisu eta Neurriei buruzko X. Biltzar Nagusian zehaztu ziren Nazioarteko Neurri Banakoen Sistema osatzen duten oinarrizko sei neurri banakoak: metroa (luzera); kilogramoa (masa); segundoa (denbora); anperea (korronte elektrikoaren intentsitatea), kelvina (tenperatura termodinamikoa) eta kandela (argiaren intentsitatea).  v  Neurri sistema hamartarra. ik. hamartar.  v  Nazioarteko neurri banakoen sistema edo Nazioarteko sistema. Munduko zientzialari gehienek nazioarteko hitzarmenez erabiltzen duten banako sistema, MKS (metro, kilogramo, segundo) sisteman oinarritua. Zazpi oinarrizko banakoz eta bi banako osagarriz osatua da; gainerako magnitudeak banako horien arteko konbinazioaz ateratzen dira. Banakoen multiplo eta azpimultiplo hamartarrak aurrizkiz eta sinboloz adierazten dira.  v  Britainiar neurri sistema. Funtsean, gizonaren neurriak hartzen ditu oinarritzat luzera neurtzeko: ontza (25,4 milimetro); oina (0,3048 metro); iarda (hiru oin; hau da, 0,9144 metro). Britainiar sistemak, halaber, beste neurri banako batzuk erabiltzen ditu: milia (lehorrekoa, 1,60934 kilometro; itsasokoa —itsasoan erabiltzen den neurri banako nagusia—, 1,852 kilometro); akrea (0,404686 hektarea); galoia (0,00378541 metro kubo); pinta (0,946353 litro); libera (0,453592 kilogramo); pisuko ontza (28,3495 gramo). Estatu Batuetan, Nazioarteko Sistema onartu da gaur egun, lehenago Britainiar Sistema (aldaketa txiki batzuekin) erabiltzen bazen ere. Dena den, Estatu Batuetan oso hedatuta dago britainiar sistema eguneroko bizitzan.