Departamento de Cultura y Política Lingüística

Maria Teresa Austriakoa

Frantziako erregina (Madril, 1638 - Versailles, 1683). Espainiako Filipe IV.aren alaba. Luis XIV.arekin ezkondu zen, Pirinioetako Bakearen erabakien arabera (1660). Sei seme-alaba izan zituen, eta gehienak, Luis Delfin Handia deiturikoa izan ezik, haur zirela hil ziren.