Departamento de Cultura y Política Lingüística

Margarita

Venezuelako uhartea, Antilletako itsasoan, Nueva Espartako estatuan; 1.115 km2 eta 100.000 biztanle. Hiriburua, La Asuncion. Magnesita eta perlak dira Margarita uharteko diru iturri nagusiak. Turismoa ere garrantzi handiko ekonomia jarduera da.