Departamento de Cultura y Política Lingüística

krill

iz. Zool. Euphasia generoko oskoldun txikia. Euphasia pellucida eta Euphasia superba motak dira ugarienak. Garrantzi handiko animaliak dira, funtsezko janari iturri direlako arrain askorentzat eta bereziki baleentzat eta beste zetazeoentzat. Itsaso zabalean bizi dira, ur hondoan, baina gauez gora igotzen dira. Planktonaren parte dira, eta planktonean izaten diren beste izaki txikiak (kokepodoak, batez ere) janez elikatzen dira.