Departamento de Cultura y Política Lingüística

Krasnodar

(Ekaterinodar 1920 arte). Errusiako hego-mendebaleko errepublikako hiria, Kuban ibaiaren ertzean, Kaukasoko mendien iparraldean. 620.000 biztanle (1991). Izen bereko kraj edo lurraldeko hiriburua da (83.600 km2 eta 4.391.000 biztanle ditu lurraldeak). Mekanika, petrolio, kimika eta janari industria. Burdinbidegune garrantzitsua da.  v  Historia. Katalina II.a Handiak sortu zuen hiria 1792an eta Kuban aldeko kosakoen gune nagusi bihurtu zen ondoko urteetan.