Departamento de Cultura y Política Lingüística

Kramer, Stanley

Estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlea (New York, 1913 - 2001). 1948an Screen Play Corporation Inc. ekoizpen etxea sortu zuen, baina ez zuen 1951 arte baizik iraun. Gero, film zuzendari gisa debuta egin zuen. Batez ere arazo moral eta sozialez, arrazismoaz eta gerraz hitz egin zuen bere filmetan: Iheslariak (1958), Azken ordua (1959) eta Garaileak ala garaituak? (1961), esaterako, arrazismoari, gerra atomikoaren arriskuei eta nazien kontrako epaiketei buruzko filmak dira, hurrenez hurren. Gero komedia bat egin zuen –Mundua ero, ero, eroa dago (1963)–, eta zenbait film original, hala nola Zoroen itsasontzia (1965). 1967an aurreiritzi sozialen aurka egin zuen berriro Ezetz asmatu nor datorren gaur gauean (1967) filmean, Sydney Poitier, Spencer Tracy eta Katharine Hepburn antzezle handiekin.