Departamento de Cultura y Política Lingüística

kolinergiko

izond. Biokim. Nerbioetik nahitako mugimendua egiten duten giharretarako kitzikaduraren transmisioa, eta orobat nerbio autonomo batzuen arteko transmisioa kontrolatzeko ahalmena duten gaiez esaten da. Gai kolinergikoen eragina azetilkolinak kitzikadura nerbio baten adarretik beste baten gorputzera eramaten duen lotuneetan (sinapsietan) antzematen da. Gai kolinergikoen eraginez bihotzaren taupadak geldiagotzen dira, guruinek urin gehiago isurtzen dute, eta gihar leunak uzkurtzen dira.