Departamento de Cultura y Política Lingüística

Kolima

Errusiako errepublikako ibaia, Kulu eta Aian-Imzikh ibaiek eratua, ekialdeko Siberian. 2.600 km. Ojotsk-eko itsasotik hurbil du iturburua eta Txerski-ko mendialdea inguratu ondoren ekialdeko Siberiako itsasoan isurtzen du ura delta handi bat eratuz. Urrea ustiatzen da ibaiaren goi-arroan eta lignitoa behe-arroan. Ontziz ibil daiteke maiatzetik urrira bitartean Bokhaptchi ibaiarekin bat egiten duen lekuraino. Iassatchnaïa, Ojoghina, Balyghytchan, Korkodon eta Omolon dira Kolima ibaiaren adar nagusiak.